XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uslar Pietriren ipuiak 50 urteren ondoan

Barrabas eta beste hamabost ipui, 1928'an argitaratu eta 1978'an berrargitaratutakoa.

Uslar Pietrik 22 urte zituen 1928'an eta liburu hau zuen lehenengoa.

Garai hartan zian zuen garrantzia gaur izatea ezinezkoa litzateke, autoreak berak ere zenbait teknika eta modu gainditu du berrogeitamabi urteotan.

Baina liburua hordago eta, Hego Ameriketan ireki zuen hildoari beste asko jarraitu bazaio ere, ez daiteke esan gaurkotasunik ez duela.

Hain zuzen ere, Uslar Pietriren asmo konsziente batek eman zion hune konkreto hartatik kanpo duen balioa, berez lan literarioak duen balio.

Uslar Pietrik ihes egin zion ipui hauen bidez errealismo soilari, kontatzen zuen bizitzatik autonomo zen literatura egin nahi izan zuen.

Asmo honen atzetik, edukiaren tratamendua maila sinbolikoetara jasotzen da eta tarteka majiazkoa bilakatzen den kontakizun hau hizkuntzaren barne muinetan murgiltzen da.

Momentu batzuetan, esaten denaren eta esaeraren arteko harremana ia sinbiosira heltzen da: .

Hor datza ipuitan hain deigarri egiten zaiguna.

Gauzarik arruntenak, tratamendu horri esker, esanahi bereizi bat hartzen du: .

Idazleari hizkuntzaren ahalmena probetxugarri zaio eta agortu arte erabiltzen du sujerentziak sakontzeko, imajinak hedatzeko .

Behin baino gehiagotan hizkuntza protagonista egitera iristen dala derizkigu: , eta nesken kanta eta Rodericoren hizketa isladatzen dizkigu.